XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Arrautzak lapurtzen dizkigutela esaten dizuet -errepikatu nien nik.

- Bazter-endredatzaile bat besterik ez zara zu -esan zuen beste oilo dotore batek.

Bazterrak nahastu eta istiluak sortzeko besterik ez duzu balio!

- Arrazoi du, arrazoi du! -esan zuten beste batzuek.

Nik esplikatu nien garbi aski hura etxekoandrearen iruzur bat zela, baina alferrik.

Oilo gehienek ez zidaten kasu apurrik ere egin eta aldendu egin ziren.

- Ba nik ez dut habietan gehiago arrautzarik jarriko! -esan nuen nik.

Eta ezta jarri ere!

Oilategiaren bazter batean bazegoen txoko ezkutu bat, Krokok bere ezkutalekua zeukan zulotik nahiko hurbil, eta arrautzak han egitea pentsatu nuen nik.

Katixaren amonak ez zizkidan gehiago lapurtuko. Ez horixe!

Egun batzuetan hantxe jarri nituen arrautzak. Oilo gorrixtak ere bi edo hiru jarri zituen nire pilan eta oilo beltzak hiru edo lau.